Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 22a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, tarteka zerua estaliago agertuko delarik. Hala ere, ateri egongo da eta giro argia eta lehorra izango dugu.

Hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin, bereziki arratsaldean. Tenperaturak igo eta 16-18ºC-tan joko dute goia egunaren erdiko orduetan.

Ostirala, abenduak 23

Giro epela. Goizean eta arratsalde erdi arte, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi atsegina izango dugu. Arratsalde erditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira, gauean zerua estalirik geratuko da eta azken orduan ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Egunaren gehienean hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Azken orduetan ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak igo eta 18-19ºC-tan joko dute goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!