Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 21a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro argi eta atsegina izango dugu.

Hego-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da, bereziki haize guneetan eta mendi inguruetan, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuz indar pixka bat galdu. Tenperaturak igo egingo dira eta oso balore epelak harrapatuko dituzte, 15-17ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Osteguna, abenduak 22

Antzeko giroa. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, tarteka zerua estaliago agertuko delarik. Hala ere, ateri egongo da eta giro argia eta lehorra izango dugu. Hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak igo eta 16-18ºC-tan joko dute goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!