Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 20a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, non arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango diren. Goizean ateri egongo da, baina arratsaldean zertxobait bustiko du.

Hala ere, oso euri gutxi espero da. Hego-haizeak indartsu joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 13-14ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, abenduak 21

Giro lasaia. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro argi eta atsegina izango dugu. Hego-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da, bereziki haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak igo egingo dira eta oso balore epelak harrapatuko dituzte, 16-18ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!