Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 17a

Egunaren gehienean zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu batez gozatu ahalko dugu.

Azken orduetan erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina inolako garrantzirik gabe. Haizeak aldakor joko du, tarteka hego ukitu batekin. Tenperatura igo egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina tantaren bat salbu, ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango dugu egun osoz. Hego-haizeak tarteka zakar joko du, bereziki mendi inguruetan eta haize guneetan. Tenperatura igo egingo da eta 13-14 graduan joko du goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!