Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 16a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da.

Arratsaldean zehar atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan giro ateria izango da, tarteka ostarteren batekin. Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin. Tenperatura jaitsi eta ez da 9-11 gradutik pasako.

Giro ederra izango dugu bihar. Egunaren gehienean zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsu batez gozatu ahalko dugu. Azken orduetan erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina inolako garrantzirik gabe. Haizeak aldakor joko du, tarteka hego ukitu batekin. Tenperatura igo egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!