Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 15a

Goizean hodeiak nagusi izanagatik euri gutxi izango da. Arratsaldean ordea, zaparradak ugaritu egingo dira eta tarteka mardul botako du, litro batzuk pilatuko direlarik.

Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina eguerdian mendebaldera egingo du. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 12-14ºC-tan joaz goia.

Ostirala, abenduak 16

Giro hotza. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da. Arratsaldean zehar atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan giro ateria izango da, tarteka ostarteren batekin. Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin. Tenperaturak jaitsi eta ez dira 9-11ºC-tatik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!