Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 14a

Goizean ostarte batzuk izango dira eta eguraldi atsegina izango dugu. Egunaren bigarren zatian erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, nahiz eta, tantaren bat utz dezaketen.

Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperaturak are gehiago igoko dira, 15-17ºC-tan joaz goia.

Osteguna, abenduak 15

Giro kaxkarra. Goizean goizetik zerua estalirik izango da eta euri giroa izango dugu. Zaparradak egun osoan zehar emango dira eta tarteka gogotik botako du. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina eguerdian mendebaldera egingo du. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 11-13ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!