Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 13a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio, nahiz eta, ez den baztertu behar tantaren bat botatzea, bereziki arratsaldeko lehen orduetan.

Azken orduetan ostarteak irekiko dira. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 14-16ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, abenduak 14

Giro epela. Goizean ostarte batzuk izango dira eta eguraldi atsegina izango dugu. Egunaren bigarren zatian erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko, nahiz eta, tantaren bat utz dezaketen. Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperaturak are gehiago igoko dira, 15-17ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!