Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 8a

Egunsentian zerua estalita egongo da, baina ateri eutsiko dio. Goizeko lehen orduan ordea euritara joko du.

Tarteka zaparrada mardulak botako ditu, bereziki arratsaldeko lehen orduetan. Azken orduetan euri gutxiago izango da. Haizea aldakor ibiliko da, hego-ekialdeko ukitu batekin eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 10-11 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro bustia izango dugu bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zaparrada batzuk izango dira. Ez dira oso mardulak izango, baina nahiko sarri botako du. Arratsalde erdian lasaialdi bat hartuko du eguraldiak, baina azken orduetan hegoaldetik beste fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 10-11 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!