Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 10a

Giro hotza. Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik tarteka euri txiki pixka bat izango da. 

Arratsaldeko lehen orduan ordea, ateri geratuko da eta egunaren bigarren zatian eguraldi atseginagoa izango dugu. Ipar-haizea ibiliko da, goizean bolada biziekin. Tenperatura jaitsi egingo da eta nekez gaindituko dira 7-8 graduak. Egunaren lehen zatian botatzen duena 700-800 metrotik gora elurretan izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!