Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 4a

Goizean hodei batzuk izanagatik, ostarteak gailenduko dira eta giro argia izango da.

Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi ederra izango dugu. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta horrekin tenperaturak gora egingo du, 10-11 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean zeruan urdina nagusituko da eta giro polita izango da. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira barnealdetik, zerua estalirik geratuko da eta azken orduetan fronte batekin euritara joko du. Hego-haizeak joko du eta tenperatura igo egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!