Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 3a

Goizetik hodeiak nagusituko dira eta euri kontuak ere izango dira.

Goizean goiz nahiko ateri egongo da, baina goiz erditik hasi eta azken orduak arte, zaparrada txiki batzuk izango dira. Azken orduetan atertzera egingo du. Haizeak ipar, ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko direlarik 7-8 graduak. Elur-maila 800 metro inguruan kokatuko da. 

Giro atsegina izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk izanagatik, ostarteak gailenduko dira eta giro argia izango da. Arratsaldean zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi ederra izango dugu. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta horrekin tenperaturak gora egingo du, 10-11 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!