Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 2a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan zerua ia erabat urdin agertuko da eta giro ederra izango dugu. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizea aldakor ibiliko da, tarteka ipar ukitu batekin. Tenperatura antzeko mantenduko da, 9-10 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra. Goizetik hodeiak nagusituko dira eta euri kontuak ere izango dira. Goizean goiz nahiko ateri egongo da, baina goiz erditik hasi eta azken orduak arte, zaparrada txiki batzuk izango dira. Azken orduetan atertzera egingo du. Haizeak ipar, ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko direlarik 7-8 graduak. Elur-maila 800 metro inguruan kokatuko da.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!