Giro lasaia berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko abenduaren 1a

Goizean behe-hodeiak ugariak izanagatik, ostarte batzuk izango dira eta giroa atsegina izango da. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira eta zerua estali xamarrik geratuko da.

Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko. Ipar-ekialdeko haize fina izango dugu eta tenperaturak jaitsi egingo dira, nekez gaindituko dituztelarik 9-11ºC-ak egunaren erdiko orduetan.

Ostirala, abenduak 2

Antzeko giroa. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina orokorrean hodeiak nagusi izango dira, tarteka zerua estaliago mantenduko dutelarik. Hala ere, ateri eutsiko dio. Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak antzeko edo zertxobait beherago kokatuko dira, 9-10ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!