Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 30a

Goizean hodei ugari agertuko da zeruan, baina ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean zehar hodei hauek saretuago agertuko dira eta ostarte politak izango ditugu.

Haizea aldakor xamar ibiliko da, tarteka ekialdeko ukituarekin. Tenperaturak pixka bat igoko dira, 11-13ºC-tan joaz goia.

Osteguna, abenduak 1

Giro lasaia berriz ere. Goizean ostarte politak izango ditugu eta eguraldi atsegina izango dugu. Arratsaldean zehar hodeiak ugaritzen joango dira eta zerua estali xamarrik geratuko da. Hala ere, hodei hauek ez dute euririk ekarriko. Ipar-ekialdeko haize fina izango dugu eta tenperaturak jaitsi egingo dira, nekez gaindituko dituztelarik 9-11ºC-ak egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!