Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 29a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta zaparrada giroa izango dugu. Zaparradak sarri botako ditu eta tarteka mardulak izango dira, bereziki goizean.

Azken orduetan euri gutxiago izango da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak ez dira 10-12ºC-tatik pasako.

Asteazkena, azaroak 30

Giro lasaia. Goizean hodei ugari agertuko da zeruan, baina ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldean zehar hodei hauek saretuago agertuko dira eta ostarte politak izango ditugu. Haizea aldakor xamar ibiliko da, tarteka ekialdeko ukituarekin. Tenperaturak pixka bat igoko dira, 11-13ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!