Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 27a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari izanagatik, tarteka ostarte batzuk izango dira eta eguraldi atsegina izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira, azken orduetan zerua erabat estalirik geratuko delarik. Gau erditik gertu fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Hego, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, azken orduetan mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura igo eta 17-18 graduan joko du goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Gauean sartuko den frontearen atzetik, zaparrada giroa nagusituko da egun osoan, non tarteka mardul botako duen, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 10-11 graduan joaz goia. Baliteke arratsaldean, Aralarko tontorrik altuenetan elurra agertzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!