Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 26a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da eta giro lasaia izango dugu. Eguerditik aurrera gainera ostarte gehiago ikusiko dugu eta eguraldi argiagoa izango da.

Hego-haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak gora egingo du, 16-17 graduan joaz goia egunaren erdiko

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari izanagatik, tarteka ostarte batzuk izango dira eta eguraldi atsegina izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira, azken orduetan zerua erabat estalirik geratuko delarik. Gau erditik gertu fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Hego, hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, azken orduetan mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura igo eta 17-18 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!