Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 25a

Goizean fronte batek eragingo digu, zeruan hodeiak nagusituko dira eta giro bustia izango dugu. Zaparrada tartekatuak botako ditu, non une batzuetan mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzeko joera hartuko du, azken orduetan ateri geratuko delarik. Mendebal, ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 12-14 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugun bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da eta giro lasaia izango dugu. Eguerditik aurrera gainera ostarte gehiago ikusiko dugu eta eguraldi argiagoa izango da. Hego-haizea nagusituko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak gora egingo du, 16-17 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!