Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 24a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik, ateri egongo da eta eguraldi lasaia izango dugu. Eguerdi edo arratsaldeko lehen orduan hegoaldetik beste fronte bat iritsiko zaigu, zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du.

Zaparradak ahulak izango dira, baina arratsaldean giro bustiagoa izango da. Azken orduetan ateri geratuko da. Haizeak hegotik joko du. Tenperaturak antzekoak izango dira, 13-14ºC-tan joko dutelarik goia.

Ostirala, azaroak 25

Giro kaxkarra. Goizean fronte batek eragingo digu eta zeru estalia eta giro bustia izango ditugu. Zaparradak tarteka mardulak botako ditu, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzeko joera hartuko du, azken orduetan ateri geratuko delarik. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak antzeko balioetan kokatuko dira, 13-14ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!