Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 23a

Goizean beste fronte bat iritsiko da eta euritarako joera nabarmena hartuko du eguraldiak. Zaparrada mardulak eta nahiko sarri botako ditu, bereziki goizean.

Arratsaldean zehar pixkanaka aterruneak luzatzen joango dira, azken orduetan ateri geratuko delarik. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina tenperaturak pixka bat igoko dira, 13-15ºC-tan joaz goia.

Osteguna, azaroak 24

Giro nahasia. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik, ateri egongo da eta eguraldi lasaia izango dugu. Eguerdi edo arratsaldeko lehen orduan hegoaldetik beste fronte bat iritsiko zaigu, zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du. Zaparradak ahulak izango dira, baina arratsaldean giro bustiagoa izango da. Haizeak hegotik joko du. Tenperaturak antzeko kokatuko dira, 14-15ºC-tan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!