Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 22a

Egun osoan zehar hodeiak nagusitu arren, tarteka ostarte batzuk ikusiko dira eta ez da hain giro iluna izango. Hodei hauek egunean zehar zaparrada ahulen bat utziko badute ere, orokorrean aterruneak luzeak izango dira.

Azken orduetan euri zaparradak ugarituko dira. Haizeak hego-mendebaldetik joko du. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta nekez gaindituko dituzte 11-12ºC-ak.

Asteazkena, azaroak 23

Giro kaxkarra. Goizean beste fronte bat iritsiko da eta euritarako joera nabarmena hartuko du eguraldiak. Zaparrada mardulak eta nahiko sarri botako ditu, bereziki goizean. Arratsaldean zehar pixkanaka aterruneak luzatzen joango dira, azken orduetan ateri geratuko delarik. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina tenperaturak pixka bat igoko dira, 13-14ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!