Giro bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 20a

Goizean goiz, hodeiak ugariak izanagatik, euri gutxi izango da.

Goiz erditik aurrera euritarako joera areagotuko da eta zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul egingo duen. Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du, gauean ateri geratuko delarik. Arratsalde erdi arte ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Ondoren hego-mendebaldera egingo du. Tenperatura igo egingo da, 13-14 graduan joaz goia.

Giro makurra izango dugu bihar. Goiz erdi edo eguerdian sartuko den fronte batek euri asko utziko digu. Zaparrada mardulak eta ia etengabeak izango dira eta eguna amaitu bitarte euri asko botako du. Azken orduetan egoera zertxobait lasaituko da. Mendebaldeko haize zakarra izango dugu eta tenperaturak beste pixka bat egingo du gora, 14-15 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!