Negu ukituko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 19a

Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira, zerua estalirik mantenduko dutelarik eta euri kontuak izango ditugu. Goizean zaparradak ugariak eta mardulak izango dira.

Arratsaldean zehar zaparrada hauek urriagoak eta ahulagoak izango dira, gau partean euri gutxiago izango delarik. Goizean ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Arratsaldean hego-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi eta ez da 9-10 gradutik pasako. Goizean elur-maila 1.000-1.100 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean gora egingo du. 

Giro bustia izango dugu bihar. Goizean goiz, hodeiak ugariak izanagatik, euri gutxi izango da. Goiz erditik aurrera euritarako joera areagotuko da eta zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul egingo duen. Arratsalde erditik aurrera atertzera egingo du, gauean ateri geratuko delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!