Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 18a

Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta zaparradak izango ditugu. Zaparrada ugarienak eta mardulenak arratsaldean pilatuko dira, litro dezente botako dituelarik.

Ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Goizean, nahiz eta, une batzuetan zertxobait bustiko duen, ez du euri askorik egingo. Mendebal, ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperatura asko jaitsiko da, 10-12 graduan joaz goia. Azken orduetan elur-maila 1.300 metrotara jaitsiko da.

Negu ukituko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak oso ugariak izango dira, zerua estalirik mantenduko dutelarik eta euri kontuak izango ditugu. Goizean zaparradak ugariak eta mardulak izango dira. Arratsaldean zehar zaparrada hauek urriagoak eta ahulagoak izango dira, gau partean euri gutxiago izango delarik. Goizean ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Arratsaldean hego-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi eta ez da 9-10 gradutik pasako. Goizean elur-maila 1.000-1.100 metrotan kokatuko da, baina arratsaldean gora egingo du. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!