Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 17a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Arratsaldean ordea beste fronte bat iritsiko da eta euritarako joera nabarmenduko da.

Zaparradak ugariak izango dira eta mardul botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 15-17ºC-tan joaz goia. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Ostirala, azaroak 18

Giro makurra. Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira eta zaparradak izango ditugu. Zaparrada ugarienak eta mardulenak arratsaldean pilatuko dira, litro dezente botako dituelarik. Ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak asko jaitsiko dira, 11-13ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!