Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 16a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, tarteka ostarteren bat edo beste ikusiko dugularik.

Hala ere, hodei hauek ez dute apenas euririk utziko eta giro lasaia izango dugu. Hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 15-17ºC-tan joaz goia.

Osteguna, azaroak 17

Giro nahasiagoa. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Arratsaldean ordea beste fronte bat iritsiko da eta euritarako joera nabarmenduko da. Zaparradak ugariak izango dira eta mardul botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko zaigu, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, 15-17ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!