Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 15a

Goizean goiz erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da. Goiz erditik aurrera iritsiko den fronte batek zeharkatuko gaitu eta euritara joko du. Zaparradak izango ditugu, non tarteka mardul botako duen.

Arratsaldean zehar geroz eta euri gutxiago egingo du, azken orduetan ateri geratuko delarik. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du eta eguerditik aurrera mendebaldetik. Tenperaturak igo eta 17-18ºC-tan joko dute goia.

Asteazkena, azaroak 16

Giro lasaiagoa. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, non trinkoagoak izango diren egunaren lehen eta azken orduetan. Orduan tantaren bat bota badezake ere, orokorrean euri gutxi izango da. Egunaren erdiko orduetan giro ateria izango da eta ostarteren bat edo beste ere izango da. Hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 15-16ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!