Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 13a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan ostarte zabalak izango dira eta eguraldi ederra nagusituko da. Azken orduan mendebaldetik erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira, baina ez du euritara joko. Hego, hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 20-21 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estalirik edukiko dute, baina apenas egingo duen euririk. Arratsaldean fronte bat iritsiko da mendebaldetik eta euritara joko du, non tarteka zaparrada mardulak botako dituen. Azken orduetan atertzera egingo du. Goizean hego-mendebaldeko haizeak joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldekoak. Tenperatura jaitsi egingo da eta nekez gaindituko ditu 16-17 graduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!