Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 12a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, tarteka zerua estali xamarrik edukiko dutelarik.

Hala ere, hodei hauek ez dute apenas ondoriorik ekarriko, nahiz eta, egunaren hasieran tantaren bat bota dezakeen. Hala ere huskeria izango da eta ateri eutsiko dio orokorrean. Hego-ekialdeko haizeak joko du, tarteka zakar eta tenperatura igo egingo da, 20-21 graduan joaz goia. 

Giro polita izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduan ostarte zabalak izango dira eta eguraldi ederra nagusituko da. Azken orduan mendebaldetik erdi eta goi-mailako hodeiak nagusituko dira, baina ez du euritara joko. Hego, hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 20-21 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!