Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 11

Goiza berriz ere hotza izango da eta goizean behe-lainoa agertuko da.

Hala ere, eguzkiak segituan xurgatuko du eta eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoan zehar, nahiz eta, egunaren bigarren zatian erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugun. Hego-ekialdeko haizeak joko du, baina orokorrean ahul, arratsaldean ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperaturak igotzen jarraituko du, 19-20 graduan joaz goia.

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, tarteka zerua estali xamarrik edukiko dutelarik. Hala ere, hodei hauek ez dute apenas ondoriorik ekarriko, nahiz eta, egunaren hasieran tantaren bat bota dezakeen. Hala ere huskeria izango da eta ateri eutsiko dio orokorrean. Hego-ekialdeko haizeak joko du, tarteka zakar eta tenperatura igo egingo da, 20-21 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!