Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 10a

Goiza hotza izango da eta goizean bertan hodei gutxi batzuk eta behe-lainoa sortuko dira, baina segituan jasoko du eta egun osoan zehar zeru ia erabat urdina eta giro bikaina nagusituko zaizkigu.

Haizeak goizean aldakor joko du baina hego/hego-ekialdeko ukituarekin, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturak igo egingo dira, 17-18ºC-tan joko dutelarik goia.

Ostirala, azaroak 11

Antzeko giroa. Goiza berriz ere hotza izango da eta goizean behe-lainoa agertuko da. Hala ere, eguzkiak segituan xurgatuko du eta eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoan zehar. Hego-ekialdeko haizeak joko du, baina orokorrean ahul, arratsaldean ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperaturek igotzen jarraituko dute, 20-21ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!