Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 9a

Goizean goizetik zerua erabat estalirik egongo da eta euri kontuak izango ditugu. Zaparradak egun osoan botako ditu, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren erdiko orduetan.

Goizean goiz eta azken orduetan nahiko ateri egongo da. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizeak joko du. Goiz erditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak jaitsi eta ez dira 15-16ºC-tatik pasako.

Osteguna, azaroak 10

Giro eguzkitsua. Goiza hotza izango da eta goizean bertan hodei gutxi batzuk eta behe-lainoa sortuko dira, baina segituan jasoko du eta egun osoan zehar zeru ia erabat urdina eta giro bikaina nagusituko zaizkigu. Haizeak hego/hego-ekialdetik joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 17-19ºC-tan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!