Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 8a

Goizean goizetik erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, zerua estali xamarrak edukiko dutelarik. Hala ere, hodei hauek apenas utziko duten euririk, nahiz eta, ez den baztertzen arratsaldean zehar tantaren bat botatzea.

Haizeak hego-mendebaldetik eta zakar joko du, bereziki goizean. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 18-19ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, azaroak 9

Giro kaxkarra. Goizean goizetik zerua erabat estalirik egongo da eta euri kontuak izango ditugu. Zaparradak egun osoan botako ditu, baina ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren erdiko orduetan. Arratsalde erditik aurrera atertzeko joera hartuko du. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizeak joko du. Goiz erditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusituko da. Tenperaturak jaitsi eta ez dira 15-16ºC-tatik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!