Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 6a

Goizean zeruan hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, giro eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe, giro lasaiak jarraipena izango duelarik. Hego, hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 20-21 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goiza oso polita izango da, non hodeiren bat edo beste salbu, eguraldi eguzkitsua izango dugun. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estaliko dute, baina ateri eutsiko dio. Hego-haizea indartsu ibiliko da eta tenperatura antzeko mantenduko da, 20-21 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!