Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 5a

Goizean hodei gune batzuk agertuko dira, baina ateri egongo da.

Gainera, hodei hauek desagertzeko joera izango dute eta eguerditik aurrera eta arratsaldean zehar zerua ia erabat oskarbi mantenduko da. Haizeak aldakor samar joko du, baina beti ere, hego ukitu bat izango du. Tenperatura nabarmen igoko da. 18-19 graduan joaz goia. 

Giro lasaia izango dugu bihar. Goizean zeruan hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldetik, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe, giro lasaiak jarraipena izango duelarik. Hego, hego-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!