Giro ezatsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 4a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri kontuak izango ditugu.

Goizean goiz eta azken orduetan euri gutxi izango da, baina egunaren erdiko orduetan zaparrada mardulak botako ditu eta nahiko sarri. Ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, nekez gaindituko dira 12-14 graduak.

Giro egonkorra izango dugu bihar. Goizean hodei gune batzuk agertuko dira, baina ateri egongo da. Gainera, hodei hauek desagertzeko joera izango dute eta eguerditik aurrera eta arratsaldean zehar zerua ia erabat oskarbi mantenduko da. Haizeak aldakor xamar joko du, baina beti ere, hego ukitu bat izango du. Tenperatura nabarmen igoko da. 18-19 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!