Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 3a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Eguerdian fronte bat iritsiko da, zerua erabat estaliko da eta euritara joko du.

Arratsalde osoan zaparradak emango dira, non tarteka mardul egingo duen. Haizeak goizean hego-mendebaldetik harro joko du; eguerditik aurrera aldiz, ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak jaitsi eta ez dira 17-19ºC-tatik pasako.

Ostirala, azaroak 4

Giro ezatsegina. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri kontuak izango ditugu. Zaparradak egun osoz emango dira, baina ugariago eta mardulago egingo du egunaren lehen zatian. Bigarrenean gutxiago botako du. Ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, nekez gaindituko dituztelarik 13-15ºC-ak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!