Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 2a

Goizean hodeiren bat edo beste salbu, giro eguzkitsua izango da.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina trabarik egin gabe eguzkiari, giro ederrak jarraipena izango duelarik. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura zertxobait igoko da, 19-20 graduan joaz goia.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Eguerdian fronte bat iritsiko da, zerua erabat estaliko da eta euritara joko du. Arratsalde osoan zaparradak emango dira, non tarteka mardul egingo duen. Haizeak goizean hego-mendebaldetik harro joko du; eguerditik aurrera aldiz, ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura jaitsi eta ez da 17-19 gradutik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!