Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko azaroaren 1a

Goizean hodei batzuk izango dira zeruan, baina tantaren bat salbu, giro lehor eta lasaia izango dugu.

Eguerditik aurrera ostarteak irekiko dira, non arratsaldean nahiko eguraldi eguzkitsua izango dugun. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 18-19 gradutik pasako.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodeiren bat edo beste salbu, giro eguzkitsua izango da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina trabarik egin gabe eguzkiari, giro ederrak jarraipena izango duelarik. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperatura zertxobait igoko da, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!