Giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 30a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da eta giro lasaia izango da.

Arratsaldean mendebaldetik fronte ahul bat iritsiko da, baina orokorrean apenas utziko duen euririk. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, eguerditik aurrera mendebal, ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta 21-22 graduan joko du goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira, baina orokorrean ateri egongo da. Eguerditik aurrera han-hemenka, euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Hala ere, oso gutxi botako du eta egunaren gehienean giro lehorra izango da. Hego-haize bizia nagusituko da eta tenperatura zertxobait igoko da, 22-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!