Giro lehorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 29a

Goizean goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, baina urdina nagusituko da eta eguraldi ederra izango dugu.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, baina hauek ez dute inolako garrantzirik izango eta giro lasaiak jarraipena izango du. Hego-haizeak indarrean joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, 26-28 graduan joko duelarik goia.

Giro freskoagoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da eta giro lasaia izango da. Arratsaldean mendebaldetik fronte ahul bat iritsiko da, baina orokorrean apenas utziko duen euririk. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, eguerditik aurrera mendebal, ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta 21-22 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!