Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 28a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio.

Arratsaldean zehar hodei hauek saretu egingo dira eta arratsalde partean nahiko eguraldi argi eta polita izango dugu. Hego-haizeak indarrean jarraituko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 26-28 graduan joaz goia.

Giro lehorra izango dugu bihar. Goizean goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira, baina urdina nagusituko da eta eguraldi ederra izango dugu. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, baina hauek ez dute inolako garrantzirik izango eta giro lasaiak jarraipena izango du. Hego-haizeak indarrean joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, 26-28 graduan joko duelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!