Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 27a

Egun osoan zehar goi-hodei fin batzuk ikusiko ditugu zeruan, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldean erdi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina inolako garrantzirik gabe. Hego-haizeak zakar joko du, bolada oso zakarrekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak igo egingo dira, 26-28ºC-tan joaz goia.

Ostirala, urriak 28

Antzeko giroa. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina hauek ez dute euririk ekarriko eta egun osoan zehar giro lasaia eta nahiko argia izango dugu. Hego-haizeak indarrean jarraituko du eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 26-28ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!