Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 26a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira, ugariagoak izango direlarik lehen eta azken orduetan, eguneko erdiko orduetan ostarte zabalak izanik.

Ez da baztertzen hodei hauek tantaren bat uztea. Hala ere, egunaren gehienean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango dugu. Hego-haizeak bizi joko du. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 24-25ºC-tan joaz goia.

Osteguna, urriak 27

Giro eguzkitsua. Egun osoan zehar goi-hodei fin batzuk ikusiko ditugu zeruan, baina hauek ez diote trabarik egingo eguzkiari, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Hego-haizeak zakar joko du, bolada oso zakarrekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak igo egingo dira, 26-28ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!