Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 25a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, baina orokorrean ateri eutsiko dio.

Arratsaldean zehar hodei hauek saretu egingo dira, azken orduetan ostarte politak izango direlarik. Haizeak goizean hegotik eta tarteka zakar joko du, arratsaldean hego-mendebaldera egingo duelarik. Tenperaturak igo eta 26-28ºC-tan joko dute goia.

Asteazkena, urriak 26

Antzeko giroa. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, uneren batean tantaren bat edo beste botatzea baztertu gabe. Hala ere, egunaren gehienean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango dugu. Hego/hego-mendebaldeko haizeak indarrean jarraituko du. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 24-25ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!