Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 23a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Azken orduetan hodeiak saretuko dira. Hego-mendebaldeko haizeak joko du beste behin eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 23-24 graduan joaz goia.

Oso antzeko giroa izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, baina ez dute euririk utziko. Hego-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak 23-24 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!