Joera berbera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 22a

Goizean eta egunaren erdiko orduetan, goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro atsegina eta argia izango da.

Arratsaldean, barnealdetik hodeiak ugarituko dira, zerua estalirik geratuko da eta gauean euri pixka bat izango da. Gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura igo egingo da, 24-25 graduan joaz goia. 

Giro lasaia izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Azken orduetan hodeiak saretuko dira. Hego-mendebaldeko haizeak joko du beste behin eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, 23-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!