Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 21a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non ostarte politak izango diren eta giroa lasaia izango den.

Arratsaldean, hodeiak ugarituko dira eta egun amaieran euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizeak bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 21-22 graduan joaz goia.

Joera berbera izango dugu bihar. Goizean eta egunaren erdiko orduetan, goi-mailako hodei batzuk izanagatik, giro atsegina eta argia izango da. Arratsaldean, barnealdetik hodeiak ugarituko dira, zerua estalirik geratuko da eta gauean euri pixka bat izango da. Gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura igo egingo da, 24-25 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!