Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urriaren 20a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak zabalak izango dira eta giro argia izango da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta hodei hauek arratsalde partean tantaren bat utz badezakete ere, orokorrean ateri eutsiko dio.

Hego-haizeak indartsu jotzen jarraituko du, baina tenperaturak jaitsi egingo dira, 25-26ºC-tan joaz goia.

Ostirala, urriak 21

Giro tristeagoa. Goizean hodeiak ugariak izanagatik, tarteka ostarte batzuk ikusiko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta tarteka euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizeak bizi joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 23-24ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!